XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begira nola dabilen! oihukatu zuen Sophiek.

Ihes egin nahi du eta bere burua hautsiko du azkenean!.

Ametsa gero eta gaiztoagoa bada, gero eta haserreago egoten da, preso dagoenean - esan zion EOMak.

Basatxisteekin bezala gertatzen da...

Basapiztiekin..., zuzendu zuen neskak.

Izan ere! Ba zera jarraitu zuen EOMak, piztiaren bat kaian sartzen duzunean... Kaiolan!.

... Kaiolan sartzen duzunean, orro eta orro hasiko zaizu, orro-txorro-morro-piko-tallo-ke...!

Animalia maitagarriren bat sartzen duzunean, aitagaia adibidez... Papagaia!.

Ba papagaia edo jiranfaren bat sartzen baduzu, hura geldi egongo zaizu.

Eta amesgaiztoekin, berdin.

Hau deabruak hartuta dauka eta horregatik dabil bere burua zapaltzen beiraren kontra.

Begira! Bai, beldurgarria da.

Ez litzaidake batere gustatuko gauren batean bisita egitera etorriko balitzaid!. Ezta niri ere!.

Erraldoiak ontziak maletan gordetzeari ekin zion.

Zer? Ba al goaz galdetu zion neskak.

Ez al dugu amets gehiagorik harrapatu behar? Ez.

Hain izututa nago Satanasen amesgaizto sarnazto honekin ez dudala jarraitzeko gogorik.

Gaur gaurkoak, bihar biharkoak.

Sophie EOMaren txalekoko poltsikoan sartu eta erraldoia korrika hasi zen ahalik eta azkarren.

Laino handi hura zeharkaturik, beren desertu hori berora itzuli ziren, non beste erraldoi guztiak sakabanaturik ikusi zituzten, lozorroan.